Baratza

Kide batzuk baratza haien ogibide dute, baina bertan bizi garenok ere bertatik kontsumitzeko aukera dugu, noizbehinka auzolanen bidez baratza landuz.

Erleak

Zenbait kidek beraien erlauntzak zaintzen dituzte eta eztia ekoizten dute.

Garagardoa

Garagardo ekoizleak ere baditugu, haien proiektu pertsonalerako espazioaz baliatuz.

Sagardo eta zukuak

Bertako sagar eta udareekin sagardo eta zukuak ekoizten ditugu.

Oiloak

Oilategia Amaraunan bizi garenon artean kudeatzen dugu eta bertan landatutako artoarekin elikatzen ditugu.

Kirol jarduerak

Kirol jarduerak burutzeko zenbait kide noizean behin elkartzen gara Amaraunako kiroldegian (zumba, dantza etab.)

Zaldiak

Amaraunako kide batzuk haien zaldiak izaten dituzte epe batez Amaraunako larreetan. Inguruan paseoak emateko erabiltzen dituzte.

Behiak

Kide batzuk haien behian izaten dituzte epe batez Amaraunako larreetan

Dohako denda

Bigarren eskuko arropa dohan eskuratzeko aukera.

Biodantza

Hirugarren urtez asteazkenero biodantza egiten da Amaraunako areto nagusian.