Amarauna Ziordia Gune Autogestionatua

Amarauna Ziordia

Berriak

BIODANTZA 2022-2023

Hurrengo ikasturtean ere, asteazkenero biodantza izango dugu Amaraunan Laurarekin.

LORTU DUGU!

Aupa lagunak! Gaurko honetan, partekatzeko gogotsu gauden berri bat ematera gatoz:Urte hauetan egindako lanari eta lortutako fruituei esker, Armiarma Kooperatiba martxan da eta Ziordiako komentu zaharra eta bere lurrak erosi ditu. Kooperatiba sortzeko prozesua luzatu egin zen kooperatiben erregistroan, eta horregatik atzeratu zen erosketa-data. Ez dugu banku-hipotekarik behar izan, baina erosketaren ia bi heren interesik…

13.350 ESKER

Crowdfunding kanpaina amaitu da!! 40 egun hauetan 13350€ bildu ditugu, ez gara minimora iritsi eta beraz ez dugu ezer jasoko, baina zuen babesa garrantzitsua da eta Amarauna proiektuak aurrera egiten jarraituko du!!  Mila esker guztioi!! Finatziazioarako bide ezberdinak aztertzen gaude eta dohaitza kanpainak martxan jarraitzen du! Egin zure ekarpena: EHUNTZE ELKARTEA ES67 3035 0018 41…

Elkarrekin bizitzeko proiektu bat, herri mugimenduen itzalean

Armiarmak Euskal Herriaren erdigunean ehundu du amarauna, Sakana haraneko Ziordian (Nafarroa), Arakil ibaiaren ertzean, Eginoko haitzen magalean eta A-1 autobidearen alboan, Araba eta Nafarroa arteko mugan. XIX. mendearen hasieran habiak errotaz jantzi zuen bere burua, ehun lantegia ere izan zen, geroago karlistadetan ospitale eta XX. mendean Hermanas de Nuestra Señora de la Compasión ordena frantseseko…

AMARAUNA CROWFUNDING

Dakizuenez, Amarauna gune autogesionatua osatzen duen eraikina eta lurrak erosteko prozesuan gaude. Azken txanpan, zure beharra dugu, eta horretarako www.itsulapikoa.eus web gunean gure proiektua eskegi eta crowfunding kanpaina hasi dugu irailak 7tik urriak 15era arte.

ONGI ETORRI AMARAUNAREN WEBGUNE BERRIRA!!!

Proiektuarekin aurrera jarraitzen dugu!! Nor garen eta zer egiten dugun hobeto ulertarazteko webgune berri hau egitearen beharra sentitu dugu. Mila esker AMARAUNA egiten laguntzen diguzuen guztiei!!